Alexander Isak

Gol gehiago erasorako

Vídeo

Alexander Isak Solnan jaio zen (Suedia), 1999ko irailaren 21ean. Bere lehenengo pausoak futbolean AIK Solnan eman zituen, bere hiriko taldean. Lehen taldean bi urte igaro eta gero, non 29 partidatan 13 gol egin zituen, Borussia Dortmundek begiak ipintzen ditu aurrelarian eta zortzi milioi ordaintzen ditu fitxaketarako 18 urte besterik ez zituenean. Alemanian egondako lehen urtean 13 partida eta gol bat egiten du, eta hurrengoan, 18-19an, Willen II taldera doa utzita neguko merkatuan. Han 18 partida jokatu eta 14 gol egiten ditu. Oso cifra onak hain jokalari gazte batentzat. Etorkizun handiko aurrelaria da eta Suediako futbolak duen diamanterik baliotsuena. Herriko behe selekzio guztietan aritu da eta nagusian dagoeneko sei partida jokatu ditu. Aurrelari altua, eskuina eta baloia ondo maneiatzen duena. Isak Realaren aurrekaldea indartzera dator eta bere futbolaz espero diren gauza on guztiak erakustera. Ongi etorri, Isak.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!