Arratsalde borobila izan zen Anoetan. Realak garaipen handi bat lortu zuen ligan Juanmik bigarren zatian sartu zuen golari esker. Gol garrantzitsu bat izan zen eta Realaren 3.200. gola Lehen Mailan. Zaleen artean ikusmina sortzeko xedearekin, Realak lehiaketa berri bat jarri zuen martxan bere Twitter sare sozialean, #Gol3200. Parte hartzeko, jarraitzaileek 'Nork lortuko du gure 3.200.gola Lehen Mailan?' galderaren erantzuna tuit bakar batean idatzi behar zuten #Gol3200 hashtag-a erabiliz. Asmatzaile guztien artean zozketa bat egin da eta Inaxio Loza (@Inaxio_Loza) izan da irabazlea. Mila esker parte hartzaile guztiei eta zorionak irabazleari!
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin