REAL SOCIEDAD 0-1 RACING DE SANTANDER

Gola falta izan da

Vídeo

Realak Zarautzen jokatu du gaur arratsaldean aurredenboraldiko bigaren lagunartekoa Racingen aurka, Bigarren mailara igo den taldea. Kanpokoek huts eta bat irabazi dute azkenean, nahiz eta Reala nagusi izan. Giro bikaina bizi dugu Kilometroaken aldeko neurketan.

Txuri-urdinak nagusi izan dira hasieratik, arriskua sortuz jokaldi gehienetan. Lehenengo aukera Isakek izan du, baina jaurtiketa Luca Zidanek urrundu du. Hortik gutxira, jokaldi antzekoa protagonista berdinekin. Portu ere ondo aritu da aurrekaldean, ezker hegaletik hainbat aukera arriskutsu sotuz. Racingek, bestalde, kontraerasoetan hainbat abisu bidali ditu eta, azkenean, horietako batean, Cesar Diazek gola lortu du. Erdiraketa ezker hegaletik, Cayargaren errematea zutoinera eta aldaratzea Racingeko jokalariak aprobetxatu du lehenengoa egiteko.

Realak bigarren zatian saiatzen jarraitu du baina Racingek aukera gutxi utziz. Gipuzkoarrek ez dute atzealdean asko sufritu eta azkenengo minutuetan gogor saiatu  Willian Josek aukera ona izan du baina kanpora bidali dute racingeko jokalariek.

Txuri-urdinek berdinketa merezi izan dute, Llorentek gola sartu du buruz baina epaileak baliogabetu du, jokoz kanpokoa adierazi duelako.

Bn este proba on bat aurrendenboraldiarekin jarraitzeko. Datorren astean Britainia Handira doa lehenengo taldea bi lagunarteko jolastera, Nottingham Foresten  (ostiraleam) eta Millwall FCren (larunbatean) aurka.

Fitxa teknikoa:

Real Sociedad: Remiro, Zaldua, Sagnan, Le Normand, Rodrigues, Guevara, Zurutuza, Gorosabel, Portu, Odegaard, Isak. Bigarren zatian: Zubiaurre, Aritz, Llorente R, Raul Navas, Aihen, Zubimendi, R. Pardo, Thior, Sangalli, Januzaj, Willian J.

Racing de Santander: Luca Zidane, Buñuel, Olaortua, Sergio, Cayarga, Barral, Cejudo, Minero, Ortiz, Díaz, Figueras. También han jugado: Iván Crespo, Kitoko, Oscar Gil, Moi, Julen Castañeda, Rafa de Vicente, Ramon, Javi Siverio eta Musy.

Gola: 0-1: Diaz, min. 36

Epailea: Palencia Caballero. Txartelik gabe.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!