REAL C 0-0 BEASAIN

Golik gabe derbian

Gure hirugarren taldeak hutsera berdindu du Zubietan Beasainen aurka gaur goizean. Txuri-urdinek ondo hasi dute partida, lortutako azkeneko emaitzen boladari amaiera emateko. Eta horrela iritsi da Real C-ren aukeararik onena lehenengo zatian, Martinez Losaren eskutik, baina epaileak jokoz kanpokoa adierazi du aurrelariak gola sartu ondoren. Crotto era saiatu da urrutitik, baina kanpoko atezainak arazorik gabe gelditu du. Azkeneko minutuetan, Mendiak ezin izan du Beasainen kontraeraso bat amaitu eta bere jaurtiketa kanpora joan da gutxigatik.

Bigarren zatian baloiaren jabetza txuri-urdinena izaten jarraitu du, baina arriskua kanpokoek sortu dute. Lafuenteren falta jaurtiketa batek langan jo du, kanpokoen aukera berri batean. Martinez Losa protagonista nagusienetarikoa izan da etxekoen aurrelarien artean bigarren zatian. Beste gol bat sartu du, baina oraingoan ere epaileak baliogabetu egin du, falta adierazi ondoren. Saiatzen jarraitu dute txuri-urdinek, baina gola ez da iritsi gipuzkoarren arteko derbian. Emaitza honekin, gure hirugarren taldea play-off postuetatik gertu mantentzen da. Hurrengo astean Lagun Onaken zelaia bisitatuko dute.

Fitxa teknikoa:

Real C: Bastida, Elosegi, Cachenaut, Pacheco, Crotto, Elizondo, Olasagasti, Sanchez (Galarreta, min. 70), Garrido (Kortajarena, min. 56), Aranzabe, Martinez Losa (Aguirre, min. 75).

Beasain: Gonzalez, Zubeldia, Imaz, Castillo, Altair, Arambarri (Mujika, min. 89), Joanes, Balerdi, Aizpuru (Sarriegi, min. 85), Lafuente (Txistu, min. 79), Mendia.

Epailea: Haro Marcos. Txartel horia erakutsi die etxeko Pacheco eta Bastidari eta kanpoko Balerdi eta Joanesi.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!