NAHIKARIREN KONTRATU LUZAPENA

“Goruntz besterik ez dugu egin behar”

Vídeo

Hazkuntza. Hori izan da Nahikarik Realaean jarraitzeko hitz gakoa. Jokalariak bi urtez luzatu du Klubarekin harremana helburu argi batekin: “Pauso sendoekin hazten jarraitzea”.

Jokin Aperribay presidentea et Garbiñe Etxeberria kirol zuzendaria Nahikarirekin batera izan dira Zubietan emandako prentsaurrekoan. Agintari nagusiak hitz hauek eskeini dizkio jokalariari: “Oso ona da Realarentzat líder diren jokalariak izatea zelai barruan, erreferentzia diren pertsonak izatea eta hazi dezakegula jakitea. Realak Gipuzkoan dagoen emakumeen kirolarekiko grina bultzatu behar du”. Etxeberriarentzat, “eskertzekoa da Klubaren esfortzua eta berak hartutako erabakia. Realak aurtengo taldearen erroa mantentzeko lanetan ari da. Azken 15 urtetan eginiko lanari jarraipena eta zentzua ematen ari gatzaio. Horretan gara, inoiz baino ilusio handiagoarekin. Geure burua gehiago etutuko dugu eta Klubak duen hobetzeko grina erakutsiko dugu”.

Jokalariak, bestalde, eskertu egin du “Klubaren konfidantza eta erakusten didan gertutasuna hazten jarraitu ahal izateko. Jaso dudan maitasuna jasotzea ez da erraza. Hazten eta gauza kondo egiten jarraitzea espero dut. Horregatik erabaki dut hemen geratzea”.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!