Realak partida handi bat jokatuko du gaur gauean Reale Arenan. Txuri-urdinek FC Barcelona hartuko dute, apirilaren 3ko Errege Kopako finalaren aurreko azken geltokia izango dena. Granadan jasandako porrotaren amorruarekin, Imanol Alguacilen mutilek garaipenaren bidea berreskuratu nahi dute munduko jokalari boteretsuenetariko batzuen aurka.
Badirudi gure aurkariak proiektu orotan hain beharrezkoa den egonkortasuna berreskuratu duela. Joan Laportaren etorrera De Jong, Araujo, Pedri, Mingueza, Dembele eta Ilaix, Lionel Messiren aterkipean hazten jarraitzearekin batera iritsi da. UEFA Champions Leaguean Paris Saint Germainen aurrean kanporatua izan arren, blaugranek bizirik jarraitzen dute LaLiga Santander eta 20-21eko Errege Koparen borrokan. Goranzko dinamika argi batean, lau garaipen jarraian lortu ditu Koemanek.
FC Barcelonaren aurkako denboraldi honetako aurrekariek gose handiagoarekin ekartzen gaituzte gaurko norgehiagokara. Superkopan nagusi eta Camp Noun berdinketa lortzetik gertu, gaur gure gaitasunak erakusteko aukera berri bat izango dugu. Jarrai dezagun hazten. Aurrera Reala!!!
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin