Luca Sangallik bere ametsa betetzen jarraitzen du. Donostiako erdilariak beste bi urtez luzatu du bere harremana Realarekin. Pozik eta harro agertu da egoera honekin. “Oso pozik nago kontratua luzatzearekin. Lehen urte hau oso arraroa izan da, albiste on eta txar askorekin. Klubak nigan konfidantza berrestea oso pozgarria da. Gogo handiz nago datorren denboraldia hasi, gozatzen jarraitu eta taldeari laguntzen jarraitzeko”, esan du.
Harrobiko jokalariak ez du bere poza izkutatzen. “Anoetara txikitatik taldea animatzera etorri den donostiar batentzat eta beheko kategoria guztietatik pasa den ume batentzat lehen taldera iristea ametsa da eta bi urte gehiago egon ahal izatea, harrotasun handia”, dio Lucak. Ilusioz mintzo da datorren denboraldiaz. “Igo diren jokalari gazteekin albiste onak itxaron daitezke etorkizunerako. Gainera, Anoeta berriak gehigarri hori emango digu helburuak lortu ahal izateko”, amaitu du.
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin