Futbol eta Osasun Mentaleko Jardunaldia

Gure buruak zaintzen

Vídeo

Reala protagonista izan zen atzo kirol arloan osasun mentalari eskainitako topaketa polit eta hunkigarrian. Espainiako Futbol Federazioak antolatuta, Futbol eta Osasun Mentaleko Jardunaldiak ehunka lagun bildu zituen Anoetako Estadioko Auditorioan, joan den urriaren 10ean ospatu zen Osasun Mentalaren Munduko Egunaren harira.
Saioa bi mahai-inguru izan zituen eta kirol eta psikologiako profesional nabarmenen ahotsen eta esperientzien ingurukoa izan ziren, eta zelai barruan eta kanpoan burua zaintzeak duen garrantzia nabarmendu zuten.

Manu Diaz Gipuzkoako Futbol Federazioko presidenteak gidatu zuen lehen mahaia, eta bertan izan ziren Elena Sánchez, Yees! erakundeko Klinika eta Operazio zuzendaria, eta Jon Ollora, Realeko Emozio eta Errendimendu Unitateko arduraduna. Biak bat etorri ziren ingurune seguruen eta entrenatzaileen eta prestatzaileen eginkizunaren garrantzi gorenean. "Teknikariok erantzukizun handia dugu, diskurtso orekatua izan behar dugu eta jokalari bakoitzaren garapen pertsonalean pentsatu behar dugu uneoro. Zubietara iristen direnean, neska-mutilek errealitate berri bat aurkitzen dute, zorrotza, eta askotan kudeatzeko zailak diren egoerak. Realean tresnak ematen saiatzen gara, jokalaria izanik beti bere prozesuaren protagonista", nabarmendu zuen Ollorak bere hitzaldian.

Ondoren, eliteko kirolaren txanda izan zen, eta bertan izan ziren Alex Remiro eta Brais Méndez gure jokalariak eta Lola Fernández Ochoa, Blanca Fundazioko presidentea. Hirurek, euren hitzaldietan, burua zaintzearen eta profesionalen eskuetan jartzearen garrantzia azpimarratu zuten. "Duela hamar urte hasi nintzen psikologoarekin lanean, eta konturatu nintzen behar nuela, ez bainuen nahi bezala jokatzen. Prozesua oso ondo etorri zait taldekideekin edo familiarekin modu irekian hitz egiteko. Orain, gure hitzaldi eta formazioekin ingurune berri eta seguruak sortzen ditugu, hitz egin ahal izateko", adierazi zuen atezainak. Braisen hasierak antzekoak izan ziren, eta profesional baten eskuetan jarri zela adierazi zuen. "Gaizki pasatzen ari nintzen eta ez nuen nire pasioaz gozatzen. Psikologoarengana joatea gomendatu zidaten eta hala egin nuen. Ona da denontzat, mahai gainean jartzea eta normaltasuna ematea. Mundu berri bat ireki zidan, eta horretaz hitz egiten gozatzen dut. Jende askok idazten dit ikusgarritasuna emateagatik eta merezi duen garrantzia emateagatik eskerrak emateko", adierazi zuen.

Saioa amaitzeko, Zuhaitz Gurrutxaga jokalari ohiaren hitzaldia izan zen. Umorez eta begikotasunez kontatu zituen bere bizipenak, eta beste behin azpimarratu zuen gure futbolarien adimena zaindu behar zela.

Hemen ikus dezakezu oso-osorik Futbol eta Osasun Mentaleko Jardunaldia.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!