Nacho Monreal Donostian dago. Realaren azken fitxaketa gaur iritsi da eta bihar bertan ipiniko da Imanol Alguacilen esanetara. Nafarrak bihar ezagutuko ditu bere taldekide berriak eta beraiekin batera egongo da 10:30ean Zubietan hasiko den lan saioan. Behin entrenamendua amaituta, nafarrak aurkezpen ofiziala izango du hedabideen aurrean 13:30ean. Egun berezia izango da Monrealentzat, arratsaldean zaleekin lehen hartu emana izango baitu. Elkano kaleko denda ofizialean egongo da, 18:30etik aurrera, zaleekin egoteko.
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin