AURKEZPEN OFIZIALA

“Guztia emateko irrikitan”

Vídeo

Nacho Monreal bere lehen eguna bizitzen ari da Realean. Goizean taldekide berriekin egin du lan eta, ondoren, aurkezpen ofiziala izan du hedabideen aurrean 

Jokin Aperribay presidenteak ongietorria eman dio eta zorterik onena opa dio gurekin egongo den denborarako. Jokalari nafarra pozik azaldu da Realera etortzeagatik. “Oso jokalari lehiakorra naiz, fisikoki ongi nago eta helburuak lortzeko gogo handiz. Dena ematera nator, lehiatzera eta partidak jokatu eta irabaztera”. Bere club berriari buruz hitz egiterakoan, Monrealek honakoa esan du: “beti izan dut tratu ona Realeko jokalariekin, Donostian asko egon naiz eta estimu handia diot Klubari. Bere politika, jfutbolean jokatzeko modua… Bat nator beraiekin eta horregatik etorri naiz”.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!