ZALEENTZAT INFORMAZIOA

Harmaila berri bat gure gazteak bultzatzeko

Sanse osatzen ari den denboraldiak ezin du bihar amaitu. Gure gazteen jokoarekin gozatzen ari diren zaleek Jose Luis Orbegozo zelaia beteko dute Fuenlabradaren aurkako itzulikoan. Jokalariek bero hori jasotzeko, Klubak ia 700 eserlekuko harmaila berri bat ipini du ate baten atzean. Zaleentzat informazioa gehiago, ondoren:

APARKALEKUA

-          Ibilgailuak Gorabideko aldapatik aparkaleku berrira igoko dira.

-          Parking berria betetzerakoan Gorabideko aparkalekua erabiliko da.

-          Gorabideko aparkalekua betetzerakoan, hipodromoko aparkalekura desbideratuko da trafikoa.

HARMAILATARAKO SARBIDEAK

-          Z7ko aparkaleku berrian autoa utziko duten bazkide eta sarrera duten zaleek, Gainditu eraikuntzako aldapatik jaistea izango dute. Gainontzeko zaleek Gorabiden dagoen txarteldegiraino jaitsi behar izango dute.

TXARTELDEGIA

-          Bazkideak dohainik.

-          Beste zaleak 12 euro.

-          Kanpoko zaleek ezin izango dute sarrerarik erosi.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!