Sansek Racing de Santander liderraren aurka galdu du gaur gauean El Sardineron (1-0). Txuri-urdinek nortasunez eta ausardiaz lehiatu dute, merezitakoa baino gutxiago lortuz, baina zoritxarreko gol batek erabaki du neurketa.
Jon Ansotegiren taldeak indartsu ekin dio neurketari. Hasi eta berehala, Jon Garrok erdiraketa bikaina jarri du, eta Álex Marchal gola egiteko zorian egon da, baina Jokin Ezkietak geldiketa ikusgarriarekin erantzun du. Handik gutxira, Gorka Gorosabelek jaurtiketa indartsu batekin zortea probatu du; tamalez, Pablo Ramonek azken unean desbideratu du jaurtiketa. Donostiarrak jokoaren jabe izan dira eta aukera gehiago sortzen jarraitu dute, baina zortea etxekoen alde jarri da: Peio Canalesek 1-0ekoa egin du. Baloiak sartu aurretik Luken Beitiaren hankan jo du. Gure bigarren taldeak berehala erreakzionatu du, Dani Diazen jaurtiketa on batekin, baina baloia langa gainetik joan da.
Atsedenaldiaren ondoren, bi taldeek abaguneak izan dituzte, baina ez dira oso argiak izan. Donostiarrek intentsitate handiarekin jarraitu dute eta berdinketa bilatu dute amaierara arte. Job Ochiengek partida berdintzeko aukera paregabea izan du. Zoritxarrez, baloia ezkerretik desbideratuta joan da. Ez da gehiagorako denborarik egon. Lastima.
Porrot honek ez du islatzen berdegunean ikusitakoa. Gipuzkoarrek jarrera, izaera eta joko ona erakutsi dute txapelketako zelai zailenetako batean. Hurrengo asteazkenean, txuri-urdinek Huescaren aurka jokatuko dute Anoetan, 10. jardunaldiko atzeratutako neurketan, garaipenaren bidera itzultzeko helburuarekin. Aupa Sanse!
Fitxa teknikoa:
Real Racing Club: Jokin Ezkieta, Mantilla (kap.) (Michelin, min. 66), Pablo Ramón, Facu, Mario García, Maguette (Sangalli, min. 77), G. Puerta, Andrés (Martín, min. 90), Canales, Vicente (Iñigo, min. 78) eta Jeremy (Villalibre, min. 90).
Sanse: Fraga, Garro, Beitia (kap.), Kita, Balda, Carbonell (Osazuwa, min. 89), G. Gorosabel (Eceizabarrena, min. 67), Díaz (Ochieng, min. 54), Marchal (Mariezkurrena, min. 67), Astiazaran eta Carrera.
Gola: 1-0: Canales, min. 27.
Epailea: Alonso De Ena. Txartel horia atera die etxeko Vicente, Mantilla, Maguette, G. Puerta eta Iñigori eta kanpoko Mariezkurrenari.
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin