Martxan da LaLiga Genuineko gure taldea. Larunbatean hasi ziren entrenamenduekin Zubietan aurretik duten ilusioz beteriko denboraldi honetan. Kurtso honetan sei jardunaldi izango dira eta talde bakoitzak horietako lautan parte hartuko du. Datak eta lekuak hauek dira
Azaroak 17, Tarragona,
Otsailak 2, Sevilla
Martxoak 1, Sevilla
Martxoak 29, Las Palmas
Apirilak 26, Xixon
Maiatzak 31, Bilbo
Realak bertan hartuko du parte Real Sociedad Fundazioak ATZEGI-rekin (Gipuzkoako Adimen urritasuna duten pertsonen aldeko erakundea) duen elkarlanari esker. Talde txuri-urdinak CIE Automotiveren babesa izango du. Liga hau Futbol 8-ko modalitatean jokatuko da, 10 minutuko 4 zatiko partidetan. Sailkapenari dagokionez, kirol emaitzez gain joko garbia baloratuko dituen puntuak izango dira, kiroltasunak ere garrantzia izan dezan.
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin