OYARZABAL, ZUBELDIA, MERINO ETA HECTOR

Hasteko prest

Ez dago atsedenik gure jokalari batzuentzat. Mikel Oyarzabal-ek, Espainiako selekzioarekin debut egin eta gola sartu ondoren, Igor Zubeldia eta Mikel Merinorekin elkartuko da, Italian eta San Marinon ospatuko den 21 urtez azpiko Europar Txapelketa hasteko. Hau da jokatuko dituzten lehenengo hiru neurketen ordutegia:

- Ekainak 16, igandea 21:00. Italia - Espainia (Renato Dall'Ara, Bolonia)

- Ekainak 19, asteazkena  18:30. Espainia - Bélgica (Stadio Città del Tricolore - Reggio Emilia)

- Ekainak 22, larunbata 21:00 Espainia - Polonia (Renato Dall'Ara, Bolonia)

Bestalde, Héctor Moreno-k bihar hasiko du selekzio mexikarrarekin Urrezko Kopa. Kopa hau Concacaf-ek, Ipar eta Erdialde Amerikako eta Karibeko Konfederazioek, antolatutako selekzio-txapelketa da.

- Ekainak 16, igandea 03:30. México - Cuba (Rose Bowl, Pasadena)

- Ekainak 20, osteguna 04:00.  México - Canadá (Sports Authority Field at Mile High, Denver)

- Ekainak 24, astelehena 02.00. Martinica - México (Bank of America Stadium, Charlotte)


Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!