Reale Arena prest dago 2025eko lehen gau handietako bat bizitzeko. Realak CA Osasuna hartuko du Errege Kopako final-laurdenetako derbi zirraragarri batean. Pasa den igandean Sadarren LaLigan galdu ondoren, txuri-urdinak, euren zaleekin batera, betezen ari diren Kopa txapelketa bikainari jarraipena emateko motibazioarekin datoz.
Partida gogorra izango da eta detaile txikiek markatuko dute, non Realak bere baloi jabetza eta eraso estiloa inposatu nahi duen Osasuna sendo eta ondo antolatu baten aurrean. Areetan asmatzeak azken derbia erabaki zuen, txuri-urdinek ondo ikasi zuten lezioa.
Oroitzapen atseginak ekartzen dizkigun txapelketako finalerdietara itzultzeko ilusioarekin, realzaleek badakite une hau funtsezkoa dela titulu bat altxatzearekin amets egiten jarraitzeko. Harmailak dardara egin behar du bereak garaipenerantz bultzatzeko, denak elkartuta. AURRERA REALA!!!
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin