REAL SOCIEDAD FUNDAZIOA

Hemen da Amets Bat

Hemen da berriro Amets Bat. Real Sociedad Fundazioak antolatutako jarduera hau 2006an hasi zen eta dagoeneko hogeigarren edizioa du.

Ekimenean parte hartzen duten Lehen Hezkuntzako bosgarren mailako ikasleek bertatik bertara ezagutuko dute Anoeta eta estadioko txoko guztietara bisita egingo dute. Ondoren, Gasca Kiroldegian edo Paco Yoldi Kiroldegian ariketa fisikoa egiteko txanda izango da, bazkaldu ondoren Aquariumera edo Chillida Lekura hurbiltzeko.

80 bat ikastolek parte hartuko dute jarduera honetan, eta 3.000 ikasle inguru izango dira. Amets Bat bihar hasiko da Azkoitiko Floreaga Ikastetxeko ikasleen bisitarekin.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!