Apirilaren 26tik 28ra Segovian

Hemen da berriro LaLiga Genuine

Vídeo

LaLiga Genuineren jardunaldi berri bat iritsi da. Kasu honetan Segovia hiriak jasoko du lehiaketa polit honen asteburua. LaLiga Genuine adimen urritasuna duten kolektiboaren taldeek osatutako liga da. Realak bertan hartuko du parte Real Sociedad Fundazioak ATZEGI-rekin (Gipuzkoako Adimen urritasuna duten pertsonen aldeko erakundea) duen elkarlanari esker. Talde txuri-urdinak CIE Automotiveren babesa du.

Gure taldea Segoviara abiatu da eguerdian. LaLiga Genuine erantzukizun sozialeko ekimen bateratzailea da, eta bere helburua adimen urritasuneko kolektiboetan futbolaren praktika normalizatzea da.

Lehiaketa polit honek sei jardunaldi ditu eta talde bakoitzak lau jokatuko ditu. Txuri-urdinek Tarragonan eta A Coruñan jokatu zuten. Orain Segovian jokatzeko txanda da. Bertan RCD Mallorca, Cordoba CF eta Atletico de Madrid izango dituzte arerio. Aurretik azken jardunaldia geldituko da: ekainaren 14-16an Valentzian.

2018-19 denboraldi honetan 30 klub ari dira parte hartzen (iaz 18): Real Sociedad, Athletic Club Fundazioa, RCD Espanyol, Fundación Club Atlético de Madrid, Real Sporting de Gijón, Sevilla FC, RC Deportivo de la Coruña, Levante UD EDI, CF Reus, Club Gimnàstic de Tarragona, RCD Mallorca, Valencia CF, CA Osasuna, Deportivo Alavés, Villarreal CF, Fundación Celta Integra, Fundación Rayo Vallecano, Real Oviedo, Real Valladolid, CD Leganés, Girona FC, Real Zaragoza, Fundación Albacete, SD Eibar Fundazioa, UD Las Palmas, CD Lugo, Córdoba CF, SD Huesca, UD Almería eta Fundación Málaga CF EDI.

Liga hau Futbol 8-ko modalitatean jokatuko da, 10 minutuko 4 zatiko partidetan. Sailkapenari dagokionez, kirol emaitzez gain joko garbia baloratuko dituen puntuak izango dira, kiroltasunak ere garrantzia izan dezan. 

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!