CD CALAHORRA 0-1 SANSE

Hiru puntu baino gehiago

Vídeo

Meritu handiko garaipena lortu du gure bigarren taldeak CD Calahorraren aurka. Txuri-urdinek huts eta bat irabazi dute Lapeñaren golari esker, gutxiagotik gehiagora joan ondoren.

Lehenengo zatian sufritzea tokatu izanda da eta gipuzkoarrak bikain aritu dira atzean lanean arriskua urruntzeko. Etxekoak izan dira nagusi, zalantzarik gabe, eta Aitor Zulaikaren mutilak beraien momentua itxaroten egon dira, aurrera pausoa eman ezinik. Unai Agirre oso ondo egon da, hainbat geldiketa bikainekin, eta horiei esker errioxarrek ezin izan dute golik sartu. Bestalde, txuri-urdinak partida lantzen joan dira pixkanaka.

Bigarren zatiko Sanseren bertsioa desberdina izan da, ohikoa den jokoa erakusten. Nagusi izan dira kanpokoak, aurkaria bere zelaian itxiz eta baloiaren jabetza aliatu bezala. Horrela, gipuzkoarrek saria eskuratu dute amaitzeko ordu laurdena geratzen zenean. Lapeñak, buruz, huts eta batekoa egin du korner jokaldi batean. Neurketa praktikoa eta hiru puntu gehiago.

Bosgarren postua sailkapenean eta play-offak gertu. Hurrengo astean, Real Unionen aurka Zubietan dinamika honi jarraipena emateko. Aupa Sanse!

Fitxa teknikoa:

CD Calahorra: Zabal, Regino, Barrio, Echaide, Fernandez (Morgado, min. 46), Lozano, Almagro (Coulibaly, min. 72), Iribarren, Goñi (Manjón, min. 66), Carralero, Ubis.

Sanse: Agirre, Petxarroman, Le Normand, Lapeña, Jiménez, Guevara, Gorostidi, Veiga (Zubimendi, min. 82), Lopez, Djouahra (Barrenetxea, min. 56), Olaizola (Thior, min. 72).

Gola: Lapeña, min. 78

Epailea: Aranda Anquela. Txartel horia erakutsi die etxeko Barrio, Almagro, Iribarren eta Ubisi eta kanpoko Olaizola, Le Normand eta Guevarari.

Aitor Zulaika: “Neurketa lantzen joan gara”

Aitor Zulaikak Real Sociedad TV-rekin hitz egin du partida amaitu denean: “Neurketa luzea egin nahi genuen, pixkanaka lantzen joanez. Baina lehenengo zatian gehiago sufritu dugu, ez dugu ohikoa den Sanse ikusi eta Unai Agirre bikain aritu da hainbat geldiketekin. Baina bigarren zatian gauzak aldatu egin dira. Nagusi izan gara eta azkenean bilatzen ari ginen saria aurkitu dugu. Lan ikaragarria egin dugu”.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!