FC INTERNAZIONALE – REAL SOCIEDAD (21:00)

Historia egiteko lehia


Realak bere Europako historiaren atal berri bat idatzi nahi du gaur gauean. Imanol Alguacilen taldea Giuseppe Meazza zelaira heldu da multzoko lehen postuari eusteko asmoarekin iazko finalista eta txapelketa ezagun guztietako garaile den taldearen aurretik. Edozein berdinketak balio digu, baina gu beti ateratzen gara lehia bakoitza irabaztera eta gaur ez da gutxiago izango.


Italiarrek etxean jokatzen dute eta lehen jardunaldian erakutsi zuten sufritzeko gai zirela. Nagusitasun txuri urdina nabarmena izan zen, eta gola sartzeko aukera txikiena aprobetxatu zuten banakoa eskuratzeko. 3.000 realzaleek euren erasoak indargabetzen lagunduko dute, esfortzua eta sakrifizioa izango dira gure lagun. Gaur denok borrokatuko dugu historia egiteko.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!