WATFORD 2-1 REAL SOCIEDAD

Hobetzen

Vídeo

Realak prestakuntzarekin jarraitzen du. Intentsitatea gailendu den partida honetan, Realak bi eta bat galdu du hurrengo astean hasiko den Premier Leaguean jokatzen duen Watforden aurka.

Hasiera hasieratik jokoan agindu du Realak. Donostiarrek sentsazio onak transmititu dituzte. Eroso iritsi dira Watforden atera. Aukera ugari izan dituzte: Willian José, Oyarzabal, Merino… Ordu erdi igaro ostean Realak markagailua estreinatu du. Zalduari egin diote penaltia eta Oyarzabalek sartu du gola. Imanolen jokalariek abantaila handiagoarekin atsedenaldira joateko aukera izan dute, baina Merinoren burukada kanpora joan da, Odeegardek atera duen kornerrean.

Bigarren zatian nekea gehiago nabaritu da eta etxekoek berdindu dute neurketa, Grayen golarekin. Txuri-urdinek jokoa sortzen jarraitu dute eta Portuk, Isakek, Willian Josek eta Januzajek izan dute gola sartzeko aukera. Ia azkenengo jokaldian etxekoek bigarren gola sartu dute, garaipena lortuz. Realak inpresio ona utzi du Vicarage Roaden. Bide onean doaz, txapelketa hasteko bi astera.

Fitxa teknikoa:

Watford: Foster, Femenia, Dawson, CathCart, Holebas (Jannmat, min.84), Capoue, Hughes, Doucoure, Sema (Kleverley, min.78), Deeney (kap) y Gray.

Real Sociedad: Remiro, Zaldua (Gorosabel, min.75), Le Normand (Llorente, min.75), Zubeldia (Sagnan, min.75), Aihen (Rodrigues, min.75), Illarra (kap)(Guevara, min.75), Merino (Zurutuza, min.60), Odegaard (Raúl Navas, min.75), Portu (Isak, min.60), Oyarzabal (Sangalli, min.60) y Willian J. (Januzaj, min.75).

Golak: 0-1 Oyarzabal (pen), min.27. 1-1: Gray, min.48. 2-1: Gray, min.88.

 Epailea: Pawson. Txartelik ez.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!