Ikasturtearen amaierarekin batera Amets Baten edizio berri bat ere itxi da. Denboraldi osoan, 67 ikastetxek eta hiru mila txiki baino gehiagok gozatu dute Real Sociedad Fundazioak antolatutako jarduera horretaz, eta Realarekiko grina handia erakusten duten realzale txiki horiei klub txuri-urdinera hurbiltzen die. Gure estadioa bisitatzeaz gain, Gasca Kiroldegian kirola eginez, Chillida Leku edo Donostiako Aquariuma bisitatuz amaitzen dute jardunaldia.