AURKEZPEN OFIZIALA

"Ilusioa eta adorea etxera bueltan"

VĂ­deo

Xabi Alonsok Realeko teknikari etapa hasi du. Sanseko entrenatzaile berriak aurkezpen ofiziala izan du gaur arratsaldean Zubietan. Jokin Aperribay presidentea eta Roberto Olabe futbol zuzendariaren babesarekin, Xabi Alonso hedabideen aurrean azaldu da.

Xabik hitza hartu aurretik, presidenteak honakoa onartu du: “Gaurko egunik garrantzitsuenetarikoa da presidente naizenetik. Zu hemen egotea, Sanse zuzentzen hastea, ohorea da guretzat. Lehen taldean gazte asko dago, behetik gehiago datoz eta datorren hamarkadako Reala eraikitzen ari gara. Zure esku dago dakizun guztia erakustea. Erdia erakusten badiezu, Real txapeldun bat izango dugu. Urte asko egon zaitezela gurekin eta, Roberto eta tekniko guztiekin batera, Real handi bate gin dezazuela”, amaitu du.

Xabi ilusio handiarekin agertu da. “Oso egun polita eta berezia da niretzat, bizi dudan guztia hemen jaio delako, lehenengo Sansen eta gero lehen taldean. “Etxera bueltatzea eta Zubietan egiten ari den proiektu honetan parte hartzea garrantzitsua da niretzat, gauzak oso ondo egiten ari direlako, Realaren etorkizunari laguntzeko”, entrenatzaile txuri-urdinaren arabera bere lehenengo hitzetan. Futbola sentitzeko gogoak besteei erakutsi die. “Pasioa eduki behar da. Futbola beti izan dut gustoko, baita jokoarekiko pasioa. Hori jokalariei transmitu behar zaie, jokatu eta horretara aurreratu. Gai baldin banaiz jokalariei hori erakusten, urrea daukazu”, esan du.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!