Reale Arenak Errege Kopako aurtengo lehen partida bizi izango du gaur gauean RCD Mallorcaren aurka final-zortzirenetako partidan. San Sebastian Egunaren atarian, txuri-urdinek ilusioaren bandera altxatu nahi dute hurrengo kanporaketara pasatuz.
RCD Mallorcak sendotasuna erakutsi zuen duela gutxi gure feudora egindako bisitan. Oso partida parekatuan Merinoren gol bakar batek hiru puntuak eman zizkigun. Ligako sailkapenean arnasa apur bat gehiago hartuta, jaitsiera postuetatik zazpi puntura, Javier Aguirre mexikarraren mutilek sustoa eman eta ostiraleko ontzian sartzea amesten dute.
Larunbateko derbiko garaipenaren irribarrea oraindik gure ahotan dugula, guztion artean berriro estutzeko unea da, gozatu eta ilusioz betetako lehiaketa honetan aurrera egiteko. Denok batera. AURRERA REALA!!!
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin