LaLiga Genuineko gure taldea Tarragona bidean dago. Asteburuan hasiera emango zaio txapelketa bikain honi eta gure taldea, goiz partean abiatuta Reale Arenatik, bidean da dagoeneko. Asteburu honetan gure taldeak hiru partida jokatuko ditu, Granada, Osasuna eta Valladolid, hain zuzen.
Kurtso honetan sei jardunaldi izango dira eta talde bakoitzak horietako lautan parte hartuko du. Datak eta lekuak hauek dira
Azaroak 17, Tarragona,
Otsailak 2, Sevilla
Martxoak 1, Sevilla
Martxoak 29, Las Palmas
Apirilak 26, Xixon
Maiatzak 31, Bilbo
Realak bertan hartuko du parte Real Sociedad Fundazioak ATZEGI-rekin (Gipuzkoako Adimen urritasuna duten pertsonen aldeko erakundea) duen elkarlanari esker. Talde txuri-urdinak CIE Automotiveren babesa izango du. Liga hau Futbol 8-ko modalitatean jokatuko da, 10 minutuko 4 zatiko partidetan. Sailkapenari dagokionez, kirol emaitzez gain joko garbia baloratuko dituen puntuak izango dira, kiroltasunak ere garrantzia izan dezan.