Amets Bat

Ilusioz gainezka

Vídeo

Hori goiz polita! Amets Bat ekimenean atzo izan ziren 158 umeek gozatu ederra hartu zuten Zubietan. Donostiako Axular Lizeoa eta Mary Ward, eta Irungo La Salleko txikiek instalazioak ezagutu, futbolean aritu eta lehen taldea animatu zuten bere entrenamenduan. Une politena Nuria Sanchez eta Joseba Zaldua gure lehen taldetako jokalariak ezagutzean iritsi zen. Irribarreak, sinadurak, autografoak… Ez zen ezer falta izan. Arratsaldeko Aquariumera bisitarekin jardunaldi itzela itxi zen. Txiki hauek Anoetan izango dira apirileko 1-2ko asteburuan CD Leganesen aurkako partidan.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!