Realak gaur gauean itxiko du LaLiga Santanderreko 32. jardunaldia Ipurua futbol zelaian SD Eibarren aurka. Talde txuri-urdinak lidergoa berreskuratu du Europa Leagueko postuetarako lehian RC Celta Vigo taldearen aurka irabazi ostean eta aurrerapauso berri bat ematen saiatuko da 20-21 Denboraldiaren azken txanpan bete-betean sartu aurretik. Horretarako, Imanol Alguacilek zuzentzen duen taldeak emaitza onak behar dituen talde armagina menderatu beharko du.
Realak asko hobetu du irailean txapelketa hasi zenetik. Joko argi baten ideiarekin, realzaleek erregistro ezberdinak erakutsi dituzte mota guztietako aurkariak garaitzeko. Joan den ostegunean, Reale Arenan, azkeneko adibidea. Aberastasun horrek eraman gaitu arrakastara, konformismoan erori gabe. Indartsu mantentzeko unea da. AURRERA REALA!!!
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin