MACCABI TEL-AVIV FC 1-2 REAL SOCIEDAD

Inertzia onarekin jarraituz

Realak lehen garaipena lortu du Europan gaur gauean. Gipuzkoarrek hiru puntuak lortu dituzte Belgraden jokatutako partida batean, 109 realzale bertan zirela, Maccabi Tel-Aviv FC taldeari bat eta bi irabazi ondoren. Pacheco eta Sergio Gomezen golek txuri-urdinak bultzatu dituzte UEFA Europa Leagueko fase honetan.

Nahiz eta partidaren lehen minutuetan etxeko taldeak kementsu jokatu duen, Realak minutu gutxi behar izan ditu jokoa menderatzen hasteko eta etxekoen areara arriskuarekin iristeko. Sadiqen lehen abisua, atezainak aldaratu duen jaurtiketa batean, donostiarren lehen golaren aurretik iritsi da. Braisek korner bat atera du eta Pachecok, ondo neurtuz, baloia sare barrura bidali du abantaila markagailuan jartzeko. Golaren ostean txuri-urdinek ondo gidatzen jarraitu dute, nahiz eta aukerak sortzea zertxobait gehiago kostatu den. Atsedenaldira iritsi orduko, Mishpatik ondo zuzendutako baloi bat urruntzea lortu du. Eta Oyarzabalek, pase luze batean, ezin izan du gutxigatik definitu, atezainaren irteera saihestu ondoren.

Bigarren zatiaren hasierak zalantzaren bat sortu du, israeldarrek aukera onen bat izan baitute lehia berdintzeko. Imanolen taldea berriro suspertu da eta, Sadiqi baliogabetutako gol baten ondoren, Takeren, nigeriarraren eta Beckerren arteko jokaldi on batek bigarren golean amaitu du. Sergio Gomezek, sartu berria, oina sartu du Sheraldoren erdiraketa errematatzeko eta Imanolen taldea garaipenera hurbiltzeko. Azken txanpan etxekoek aldeak murriztu dituzte Turgemanen golari esker.

Garaipen honi esker, txuri-urdinek jauzi egin dute sailkapenean, eta azken asteetako inertzia onarekin jarraitzen dute. Orain, Osasunaren bila. We are Real.

Fitxa teknikoa:

Maccabi Tel-Aviv FC: Mishpati, Lemkin, Shlomo, Stojic, Davidzada (Yehezkal, min.70), Sissokho (Overeem, min.70), Peretz (kap)(Davida, min.70), Kanichowsky, Patati, Shahar (Addo, min.70) eta Madmon (Turgeman, min.76). 

Real Sociedad: Marrero, Aramburu (Aritz, min.75), Nayef, Pacheco, Javi López, Zubimendi, Turrientes (Sergio Gómez, min.59), Brais Méndez (Olasagasti, min.83), Take (Barrene, min.75), Oyarzabal (kap)(Becker, min.59) eta Sadiq.

Golak: 0-1: Pacheco, min.19. 0-2: Sergio Gómez, min.64. 1-2: Turgeman, min.82.

Epailea: Rohit Saggi (Norvegia). Txartel horia erakutsi die etxeko Patati eta Overeemi eta kanpoko Take eta Javi Lopezi. Etxeko Davida kanporatu du bi txartel hori erakutsi ostean 88. minutuan.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!