AVIRON BAYONNAIS - STADE ROCHELAIS

Informazio erabilgarria

Larunbatean Top-14 txapelketako neurketa berezia biziko du Anoetak berriro ere. Gure estadioan Aviron Bayonnais eta Stade Rochelais izango dira aurrez aurre 21:00etan. Rugbyaren zaletu asko bertaratuko direnez, hemen uzten dizuegu partidari buruzko informazio erabilgarria:

Village Txuri Urdin

Horrela deituko da partida honetarako instalatuko den Fan Zonea. Hegoaldeko zabalgunean egongo da, 13. atearen ondoan. 16:00etatik 20:30ak arte eta 23:15etatik 01:00ak arte egongo da zabalik (partidan zehar itxita egongo da). Jatetxe-zerbitzua (janaria eta edaria), zuzeneko musika eta DJak egongo dira. Aviron taldeko Pottoka maskota ere bertan izango da.

Garraioa eta aparkalekuak

Frantziatik jarraitzaile asko etorriko direnez, mugikortasun arduradunek Anoetara garraio publikoan gerturatzea gomendatzen dute. Hendaiatik adibidez, topoan, eta baita zelaira denborarekin iristea ere.

Hendaia/Anoeta/Hendaia tarteko trenen eskaintza luzatu egingo da partidara joateko eta partidatik itzultzeko. Euskotrenek trenez joango diren pertsonei ordutegiak aldez aurretik kontsultatzeko gomendatzen die APP ofizialean edo web orriaren bilatzailean (www.euskotren.eus).

EUSKOTREN zerbitzu berezia

DBUS zerbitzu berezia 

Ateen irekiera

Anoetako ateak 19:30etan irekiko dira. Zale bakoitza dagokion atetik sartu beharko da. Gogoratu ezin izango dela Realeko bazkide txartelarekin sartu, partida honetarako erositako sarrerarekin bakarrik. Hospitality sarbidea 19:40ean zabalduko da.

Arreta Bulegoa eta sarrerak

Anoetako bazkideen arreta-bulegoa, Atano III.a pilotalekuaren parean dagoena, 19:00etatik aurrera egongo da martxan, partidarekin zerikusia duen edozein gorabeherari erantzuteko.

Zure sarrera HEMEN eros dezakezu.

Taberna zerbitzuak eta denda ofiziaak

Gainera, estadioko tabernak 19:30ean irekiko dira. Keler enpresaren kolaborazioari esker eta indarrean dauden arauak errespetatuz, partida hasi baina 15 minutu lehenago utzi beharko diote zaleek alkohola kontsumitzeari. Denda ofizialen ordutegiak: Anoeta (10:00-21:00) eta Elkano (10:00-20:00).

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!