SANSE 2-0 PORTUGALETE

Irabazten jarraitzen dute

Vídeo

Sansek Portugaleteri irabazi dio bi eta huts arratsalde honetan Zubietan gipuzkoarren partida borobil batean, hasieran nagusi izan ondoren eta geroago, markagailua alde zutela, hori mantentzen.

Txuri-urdinak nagusi izan dira lehen zatian, bai jokoan eta baita sortutako aukeretan ere. Gainera, eraginkorrak izan dira, eta hori da garrantzitsuena. Martinek eta Jimenezek bi aukera on izan dituzte norgehiagokaren hasieran, baina atezainak ondo erantzun du. Jokoaren ordu erdia bete bezain laster iritsi da lehen gol txuri-urdina, Lobeteren bidez, Petxarromanen pase sakon baten ostean. Atsedenaldira iritsi baino lehen, Aldasorok baloia berreskuratu du zelai erdian eta Martini pasa dio, honek, area ertzetik egindako ezkerkada batekin, bigarrena lortu eta garaipena bideratzeko.

Bigarren zatia parekatuagoa izan da, eta kanpokoek zerbait gehiago egin behar izan dute emaitza aldatzeko asmoarekin. Lehen zatian baino arrisku eta aukera gehiago sortu dituzte, eta hori aurreikus zitekeen, baina horietako bat ere ez da izan golean amaitzeko bezain arriskutsua. Gure filialak ez du maila jaitsi, baina geldialdi gehiago eman diote jokoari eta emaitza bikain kontrolatzen jakin dute. Hiru puntu oso garrantzisu lehian jarraitzeko.

Hirugarren garaipena jarraian eta bosgarrena azken sei partidetan. Hitz handiak. Lehen fasea bukatzeko bi jardunaldi falta direnean, bigarren postuan kokatuta daude. Dena oraindik erabakitzeke. Datorren astean, Bilbao Athleticen aurkako partida erabakigarria Lezaman. Aupa Sanse!

Fitxa teknikoa:

Sanse: Ruiz-Zeberio, Arambarri, Pacheco, Ezkurdia, Turrientes (Navarro, min. 70), Petxarroman, Gonzalez de Zarate (Veiga, min. 70), Martin (Alkain, min. 70), Aldasoro, Jimenez (Aranzabe, min. 84) eta Lobete (Aguirre, min. 90).

Portugalete: Mediavilla, Santamaria (Rubio, min. 57), Rozas, Arnedo, Musy (Eizmendi, min. 46), Lubanzadio (Alcalde, min. 57), Ayala (Valero, min. 74), Murua, Monterde, Salado eta Zekri (Ibarbia, min. 46).

Golak: 1-0: Lobete, min. 31; 2-0: MartIn, min. 42

Epailea: Fernandez Buergo. Txartel horia erakutsi die etxeko Gonzalez de Zarate eta Ezkurdiari eta kanpoko Arnedo, Ayala, Musy, Zekri eta Monterderi.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!