Dagoeneko ezagutzen dugu zein izan den, gure zaleek aukeratuta, iraileko MVP-a. Gure webgunean erregistratutako erabiltzaileek bozkatu egin dute bere jokalari onena zein den FC Barcelona, SD Huesca, Rayo Vallecano eta Valencia CF-ren aurkako partiden ostean hilabete honetako MVP sailkapena zehazteko. Irabazlea Aritz Elustondo. Atzelari txuri-urdinak 11 puntu lortu ditu, beraz, bera da iraileko MVP-a.
Gure webean erregistratu diren eta bozkatu duten zaleen artean zozketa egin da Aritz Elustondoren kamiseta irabazteko. Irabazlea Iñaki Elizalde da. Zorionak!
Funtzionamendua:
Partida bakoitzaren ostean MVP-aren bozketa irekitzen da da. Behin epea itxita, botu gehien lortu dituzten jokalariek 3, 2 eta puntu 1 izango dute sailkapen nagusirako. Hilabetearen amaieran, puntu berdinketa badago jokalari desberdinen artean, jokalari bakoitzak jasotako botu kopurua begiratuko da berdinketa saihesteko.