Realak lan saio berri bat burutu du gaur Zubietan, atzo Valentzian lortutako garaipenaren ostean.
Kirol arloan, atzo hamaikakoan egon zirenek instalazioen barruan egin dute lan. Iñigo Martinezek zaintiratua izan zuen eskuin gluteoan eta arratsaldean erresonantzia magnetikoa egingo du. Gainontzeko jokalariek z2 zelaian egin dute lan. Atseden hartzeko astirik gabe, jokalariek azken lan saio bat beteko dute bihar Granadaren aurkako partida aurretik.