ANOETA

Isak jada bazkidea da

Vídeo

Alexander Isak ate nagusitik sartu da realzale familian. Bi egunetan, aurrelari suediarrak Realarekin sinatu zuen, Zubietan aurkeztu zen eta aurredenboraldia hasi baino lehen atsedena hartzera joan zen. Bitartean,  Jokin Aperribay presidenteak lagunduta, bere etxe berria ezagutzeko aukera izan zuen. Klubarekin oraindik gehiago fidelizatzeko ere, bazkide txuri urdina egiteko denbora izan zuen.

600 bazkide berri baino gehiago

Maiatzaren 28an hondoen optimizazioen berri eman zenetik, Isak 600 bazkide berri egin direnetako bat izan da. Harrezkero, Realzale Programa promozioaren abantailaz gozatu nahi izan duten bazkide kopurua etengabea izan da. Baita bazkidea izan nahi duten zaleena ere. Guar egun Realak 30.500 bazkide baino gehiago ditu.

Bazkide altak jarraitzen dute

Harmaila familiarrean eta hondoen optimizazioaren eraginez sortu diren zonalde berrietan dauden eserlekuak erakargarrienak dira bazkide berrientzat. Altei dagokienez adina kontuan izanda, gehienak Gaztea, Aurrera eta Txuri Urdina kategoriakoak izan dira.

Klika ezazu hemen bazkidea izateko

Bazkidea zara? Klika ezazu hemen 'Zuri esker, handiagoak' promoziaren abantailaz gozatzeko

Bulegoaren ordutegiaren aldaketa

Realeko bulegoak ordutegia aldatuko du astelehenetik aurrera (9:00etatik 14:00etara eta 16:30etatik 18:30etara. Behin-behineko bulegoa Ekialde Tribunan kokatuta dago, 13. atetik zuzeneko sarbidearekin. 

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!