FC BARCELONA – REAL SOCIEDAD (21:00)

Izarren eguna


A zer partidua dugun zain. Camp Noura salto egingo duten bi hamaikakoengatik eta, batez ere, arerioaren zailtasunagatik. Champions Leagueko ametsa lortzeko geratzen diren lau finaletatik lehena Bartzelonan jokatuko da.


Blaugranen feudoa, eztabaidarik gabe, errealistentzat garratzena da. Laster esaten da, baina hiru hamarkada baino gehiago daramatzagu Spotify Camp Nou deiturikoan punturik lortu gabe. Denboraldi txuri-urdinak, Imanolen mutilek duten helburu handiak eta norgehiagokaren testuinguruak bolada izugarri hori aldatzea eragin dezakete. Xaviren taldea LaLigako txapeldun bezala heldu da. Egoera horrek blaugranak lasaituko dituela pentsa badaiteke ere, edozein aurkari mendean hartzeko argudio dituzte. Sarritan ikusi dugu.


Realak eskura du ametsa. Merezi du egiten ari den denboraldi bikainaren ondoren, baina oraindik ez dago ezer erabakita. Azken jardunaldiko azken minutura arte borrokatu beharko dugu, ohituta gaude, Champions Leagueko izarren txartela lortzeko. Hori bai, ez dezagun ahaztu Europako pasaportea badaukagula. Laugarren urtez jarraian eta inoiz baino lehenago. Aurrera, Reala!

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!