AURKEZPEN OFIZIALA

“Realari ezin nion ezetz esan”

Vídeo

Sadiq Umar Realeko jokalari berria da. Aurrelaria Reale Arenan aurkeztu dute arratsaldean eta Jokin Aperribay presidentearekin batera agertu da komunikabideen aurrean.

“Oso pozik gaude zu hemen zaudelako”, izan dira presidentearen lehen hitzak. “Onena opa dizugu. Espero dugu zaleekin oso ondo konektatzea eta Donostian oso zoriontsu izatea”, adierazi du Aperribayk.

Nigeriarrak hitza hartu du presidentearei eskerrak emateko “nigan konfiantza izateagatik. Nire taldekide berriak ezagutzeko irrikan nago. Oso pozik nago hemen egoteagatik. Aupa Reala!”.

Reala zergatik aukeratu duen galdetuta, Sadiqek “Reala aukeratu dut Espainiako talderik garrantzitsuenetako bat delako eta aurrerapausoa delako niretzat. Asko eskertzen dut ni fitxatu nahi izana. Oso pozik nago. Reala zen aukerarik onena, ezin nion ezetz esan”, amaitu du.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!