André Silva gaur eguerdian agertu da lehen aldiz komunikabideen aurrean. Aurrelari portugaldarra, Jokin Aperribay Realeko presidentearekin batera, ilusioz eta Imanolen aginduetara lehenbailehen egoteko gogoz agertu da.
Presidentearen ongietorria eta aurtengo denboraldirako desiorik onenak jaso ondoren, Andre Silvak, giharretako lesioa sendatzeko bidean, Realean "pozez zoratzen" dagoela adierazi du, "gero eta hobeto eta lehenbailehen osatzeko gogoz".
"Klubari buruz gauza on asko entzun nituen, eta niretzat ere garrantzitsua da LaLigara itzultzea. Hemen ondo sentitu nintzen egiten den joko motagatik", adierazi du konbentzituta.
Andre Silvak taldeak azken urteetan izan duen bilakaerari buruz hitz egin du. "Realaren mailari esker, jokalariek hona etortzeko gogoa dute", amaitu du.
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin