Reala José Luis Sánchez Vera teknikariarekin akordio batera iritsi da, 2025/26 denboraldiko amaierara arte emakumezkoen lehen taldearen entrenatzailea izan dadin, kontratua beste denboraldi batez luzatzeko aukerarekin.
José Luis Sánchez Vera Madrilen jaio zen 1983ko otsailaren 1ean. Emakumezkoen futboleko entrenatzaileen artean erreferenteetako bat da. Jokalaria izan zen teknikaria baino lehen, baina lesio batek eraginda botak eseki eta arbelarekin probatu zuen. Ibilbide luzea izan du, batez ere, Atlético Madriden, bi etapatan banatuta. 2018ko udan iritsi zen koltxoneroen klubera, eta lehen denboraldian Iberdrola Ligako txapelketa lortu zuen. Bigarren zikloa ere arrakastatsua izan zen, eta Espainiako Superkoparen titulua lortu zuen. Orain, Realera iritsi da, Levanten bi denboraldiren ondoren.
Ongi etorri, José Luis!