Sport Innovation Alliance

Kirolaren etorkizunaren leihoa

Sport Innovation Alliance hainbat herrialdetako futbol klubek sortutako lankidetza gune bat da, komunitate bat sortu eta, horrenbestez, ekimenak eta sinergiak partekatzeko, klubetako bakoitzean berrikuntza prozesu optimizatu bat identifikatu, gauzatu eta mantentzeko.

Realak Espainiako Liga ordezkatzen du maila globalean aliantza osatzen duten klub ugarien artean, kirolaren negozioaren etorkizuneko garapena ulertzeko modua aldatze aldera.

Gaur egun, futbol klubek duten erronka da eraldaketa digitaleko prozesuei aurre egitea, teknologia berriei, berrikuntzari eta prozesuen hobekuntzari aurre egitea, baina baliabide eta esperientzia mugatuekin. Gero eta ohikoagoa da Adimen Artifiziala, Big Data, Blockchain eta antzeko kontzeptuak erabili behar izatea kirolari lotuta eta sektoreak arlo guztietan behar dituen berrikuntzei lotuta, estadioen kudeaketatik fan engagement-eraino, are kirol profesionalaren beraren garapen eta planifikazioraino.

Aitzitik, gaur-gaurkoz, berrikuntza prozesu horiek garestiak izan ohi dira, eta praktikan erabil daitezkeen “kasu arrakastatsuek” ez dute askorik laguntzen irtenbiderik onenak aurkitzen, bakanak direlako.

Kluben diru sarrera iturri nagusia lortzea, hau da, babesleak lortzea, gero eta zailagoa da, eta iragarleek gero eta gehiago eskatzen dute inbertsioa itzultzeko eta eragin geografiko handiagoa emateko publizitate ekintzetan.

Muga horiek guztiak lantzeko sortu da, hain zuzen ere, Sport Innovation Alliance. Aliantza global bat, maila goreneko futbol taldeek osatua: Europatik daude Reala, Italiako Cagliari, Rotterdameko Feyenoord eta Poloniako Legia; Hego Amerikako klub historikoak, hala nola Brasilgo Club de Regatas Vasco da Gama, Txileko Unibertsitate Katolikoa, Kolonbiako Klub Atletiko Nazionala, Peruko Sporting Cristal eta Uruguaiko Klub Atletiko Peñarol, Saudi Arabiako Al-Ittihad Jeddah Klubarekin batera.

Sport Innovation Alliancek espazio komun bat sortu du, futbol kluben garapena eta berrikuntza sustatzeko, 4 zutabe nagusitan bermatuta.

Lehenik eta behin, eta hau funtsezkoa da, proiektuak osagai teknologiko nabarmena dauka, behar komunetarako irtenbideak bilatu, garatu eta handitzeko, baldintza ekonomiko onuragarriak eta ikaskuntza azeleratu bat lortzeko, klubaren arlo bakoitzean esperientziak eta prozesuak partekatzearen bitartez.

Gainera, tresna teknologiko horien hornitzaileak klubetan errazago sar daitezen, Sport Innovation Alliancek ziurtagiri bat emango die euren profesionaltasunagatik eta aplikazio praktikorako gaitasunagatik hala merezi duten enpresei edo garatzaileei, eta ziurtagiri hori bermearen zigilua izango da soluzioak garatzeko prozesuan partner baten bila dabiltzan klubentzat.

Babesletzarako jokaleku berri bat sortuko da, baliabideak erakartzeko, maila globalean posizionatu nahi duten Sponsorrek publizitate eskaintza osatuagoa izan dezaten, efizientziaz, aliantza honen bitartez.

Azkenik, ekitaldien atala gehituko dugu, horren barruan sartuko direlarik hitzaldiak antolatzea, adiskidantzako partidak, eta are eSport lehiaketak, aliantzako kluben estadioak izanik ekitaldi horiek garatzeko lekua. 

Web: https://www.sportinnovationalliance.com 

Linkedin: https://www.linkedin.com/company/sport-innovation-alliance 

Twitter: https://twitter.com/sia_worldwide

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!