Zein polita den zure jendearekin ospatzea. Zein polita zure jendearen zoriontasun-aurpegia ikustea. Gaur arratsaldean milaka eta milaka realzalek taldearekin batera izan dira Kopako tituluaren ospakizunean. Anoetatik autobus deskapotagarria atera denetik, zaleek, kale guztiak bete dituztela, Donostiako udaletxera eraman dituen ibilbideaz gozatu dute. Han, 500 txikitik gorako danbor eta upel hotsekin eta ohorezko aurreskua jaso ondoren, areto nagusira igo dira, eta, erakundeekin agurra egin ondoren, Mikel Oyarzabal balkoira atera da Koparekin, Alderdi Ederren bildutako jendetzaren zoramenerako.
Kapitainaren, Matarazzoren eta Marreroren hitzak izan dira Aritz Elustondok zeremonia-maisu lanak egin dituen "show" aren hitzaurrea. Une ahaztezinak, txuri-urdin guztien oroimenean betiko geratuko direnak.
Baliteke irudi batzuetan zu edo zure ardurapean dagoen adingaberen bat agertzea; beraz, irudi horiek CLUBen komunikazio-kanal ofizialeetan argitaratzea nahi ez baduzu, jakinarazi iezaguzu, mesedez, pdcp.fundazioa@fundazioa.realsociedad.eus posta elektroniko helbidera idatziz, eta berehala kenduko ditugu irudi horiek. Dagokion pribatutasun-politika honako esteka honetan aurki daiteke: https://cdn.realsociedad.eus//Uploads/CntDetalles/503/1/acd80c62-c8f7-4b75-9eb4-d09362fb43cd.pdf
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin