ASTEBURUAN TARRAGONAN

LaLiga Genuine bueltan da

Vídeo

Bueltan da LaLiga Genuine, adimen-urritasuna duten pertsonek osatutako liga. Reala, Atzegiren laguntzarekin eta CIE Automotive eta SALTO Systemen babesarekin, Reale Arenatik Tarragonara abiatu dira arratsaldean, 23-24 denboraldiari hasiera emango dion jardunaldia ospatzeko. Txuri-urdinek Burgos CF, FC Andorra eta Rayo Vallecanoren aurka jokatuko dute.

Txuri-urdinak denbora daramate entrenatzen eta, orain aste gutxi, goiko bideoan ikus daitekeen bezala, argazki ofizialak atera zituzten goiz polit batean. Beheko bideoan, gaurko irteerako irudiak. Zorte on denboraldirako!

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!