Realak UEFA Europa Leagueko multzo faseari emango dio gaur FC Zeniten aurka (21:05). Helburua argia da gaueko neurketarako, L Multzoko lidertza eskuratzea asteleheneko zozketan lehen loteria-ontzian izateko. Errusian, Mazedonian eta Norvegian taldea jarraitu duen zalego fidelak izan dezakeen opari onena izango litzateke.
XXI. mendeko Europako futboleko klasiko bat izango dugu aurrean, San Petersburgoko Football Club Zenit. Errusiako futboleko azken urtetako talde indartsuena, Roberto Mancini mitikoak zuzenduriko taldea arerio gogorra izango da txuri-urdinentzat. Ivanovic eta Zhirkov bezalako esperientzia handiko jokalariekin batera, Kranevitter eta Driussi gazteek arriskua eramango dute txuri-urdinen atera. Donostiara etorri diren 19 jokalariak ondorengoak dira: Lunev, Lodygin, Kerzhakov, Smolnikov, Ivanovic, Mammana, Melvja, Criscito, Zhirkov, Karpov, Kranevitter, Paredes, Kuzyaev, Yerokhin, Noboa, Rigoni, Poloz, Driussi eta Kokorin.
Gau europear handi bat bizi izango du gaur Anoetak. Eszenatokiak, arerioak eta helburuak egiten dute. Lidertza lortu nahi dugu. GOAZEN!
Epailea: Liran Liany (ISR)
Epailea: Liran Liany (ISR)
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin