SANSE 1-2 LEIOA

Lehenengo porrota etxean

Vídeo

Sansek denboraldiko lehenengo porrota jasan du Zubietan bat eta bi galdu ondoren Leioaren aurka. Kanpokoek beraien aukerak aprobetxatu dituzte gipuzkoarren jokoa zailtzeko, batez ere lehenengo zatian, eta horrela hiru puntuak lortu dituzte.

Ondo hasi dute partida bizkaitarrek, Sanseri bere jokoa egiten utzi gabe. Leioa presioa egiten aritu da txuri-urdinek baloia kontrolpean ez izateko, eta bere helburua lortu dute. Lehenengo aukera arriskutsua Yurrebasok sortu du, baina zorionez atzelariek urrundu dute. Gipuzkoarrek ere gertu izan dute gola, batez ere Davilaren erremate bati esker, kanporuntz joan dena gutxigatik. Lehenengo zatiko erdialdean Garaik talde bizkaitarra markagailuan aurreratu du area kanpoko jaurtiketa batekin. Zubiaurrek ezin izan du ezer egin gola saihesteko. Atsedenaldira arte Leioak kontrolpean izan du egoera, asko sufritu gabe, batez ere gure filialak ezin izan duelako arriskua sortu aurkariaren arearekiko.

Imanol Alguacilen mutilak beste aurpegi batekin atera dira bigarren zatian, eta lehenengo bost minutuetan lehenengo zatian baina arrisku gehigo sortu dute. Lehenengo Thiorrek eta gero Davilak gertu izan dute berdinketa. Gola, aldiz, bizkaitarrek sartu dute oraingoan ere. Jokaldi nahasi batean Luariz-Ayerdik burua sartu eta huts eta bikoa jarri du markagailuan. Sanseren arriskua Roberto Lopezi esker iritsi da batik bat, area kanpoko hainbat jaurtiketekin. Bera izan da golegilea txuri-urdinen aldetik emaitza murriztuz amaitzeko ordu laurdena geratzen zenean. Nahiz eta azkenera arte saiatzen jarraitu, Sansek ezin izan du beste gol bat sartu, gutxienez, puntu bat lortzeko.

Hurrengo jaurdunaldian pentsatu beharra dago hemendik aurrera. Gipuzkoarrek SD Gernikaren zelaia bisitatuko dute, azkeneko postuan dagoen taldea.

 

Fitxa teknikoa:

Sanse: Zubiaurre, Petxarroman, Le Normand, Lapeña, Muñoz, Guevara, Veiga (Guridi, min. 60), Thior, Lopez, Djouahra (Olaizola, min. 84), Davila (Sola, min. 60).

Leioa: Iturrioz, Aguiar, Cordoba, Crespo, Morcillo (Magdaleno, min. 85), Bengoa, Garai, Monje (Polanco, min. 61), Sota, Luariz-Ayerdi, Yurrebaso (Iruarrizaga, min. 80).

Golak: 0-1: Garai, min. 24; 0-2: Luariz-Ayerdi, min. 54; 1-2: López, min. 76

Epailea: Godia Sole. Txartel horia erakutsi die etxeko Le Normand eta kanpoko Polanco, Morcillo eta Cordobari.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!