REAL C 4-1 PASAIA

Lehian jarraitzen dute

Gure hirugarren taldeak lau eta bat irabazi dio gaur arratsaldean Pasaiari gipuzkoarren arteko derbian. Txuri-urdinak nagusi izan dira neurketan eta zelaian ikusi da. Kanpokoak baloiaren atzetik aritu dira jokatzen lehenengo zatian. Kosta da gola sartzea, baina azkenean bata bestearen atzetik iritsi dira. Lehenengoa atezainak sartu du bere atean, ezker hegaleko erdiraketa bat desbiratu ondoren. Pasaiak aukera bakarra izan du zati honetan, area kanpoko falta jaurtiketa bat zutoinera bidali ondoren. Atsedenaldira iritsi baino lehen, Olasagastik garaipena bideratu du ezker hegaleko zentro bat errematatu ondoren.

Kanpokoak hobeto atera dira bigarren zatian eta horri esker emaitza murriztu dute Bernalen golarekin. Hainbat aukera arriskutsu izan dituzte minutu hauetan, baina txuri-urdinak ondo mantendu dira. Amaitzeko ordu erdia geratzen zenean, Garridok hirugarrena egin du, oraingoan bai, garaipena bideratzeko. Azkeneko minutuetan, Real C-k laugarren gola lortu du Kortajarenaren burukadari esker. Garaipen honekin, txuri-urdinak play-offetako postuetatik gertu jarraitzen dute, San Ignaciori bisita egin baino lehen hurrengo astean, hirugarren sailkatua dena.

Fitxa teknikoa:

Real C: Aguirre, Gabilondo (Elosegui, min. 80), Blasco, Pacheco, Lucbert, Valtierra (Galarreta, min. 66), Olasagasti, Sanchez (Kortajarena, min. 66), Garrido, Aranzabe, Martínez Losa.

Pasaia: Guillermo, Sagredo, Olasagasti, Bernal, Sansinenea, Omar, Zabaleta (Basasoro, min. 69), Rodri, Tarra (Nagore, min. 69), Urrutia (Lanchas, min. 75), Jagoba.

Golak: 1-0: Guillermo, min. 36 (b.a.); 2-0: Olasagasti, min. 45; 2-1: Bernal, min. 49; 3-1: Garrido, mn. 63; 4-1: Kortajarena, min. 83

Epailea: Diaz Mendez. Txartel horia erakutsi die etxeko Olasagasti, Garrido eta Lucberti.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!