Realari oso gertu zuen garaipenak ihes egin dio neurketaren azken jokaldian. Txuri-urdinek, norgehiagoka zoro batean, hiruna berdindu dute Alavesen aurka, nahiz eta bi aldiz atzetik joan eta hiru puntuak lortzeko ahaleginak egin dituzten.
Partida okertuta hasi da Caletak bere atean sartutako golarekin. Donostiarrek ondo erreakzionatu dute eta, ordu laurdena baino lehen, Sucicek berdinketa lortu du jaurtiketa izugarri baten bidez. Baina, berriro ere, zoritxarreko beste ekintza batek babazorroak aurretik jarri ditu. Turrientesek baloia urrundu du eta, Ibrahimengan jo ondoren, barrura joan da. Beasaindarrak, ordea, hurrengo jokaldian, area kanpotik egindako erremate bikain baten bidez berdindu du berriz ere neurketa.
Bigarren zatian, Reala aurretik jarri da, Oskarssonek Kuboren erdiraketa batekin bukatu duen jokaldi batean. Txuri-urdinen nagusitasunak luzatzera behartu ditu gasteiztarrak, baina ez dute arriskurik sortu, Toni Martinezen erremate gurutzatu batean izan ezik. Luzapenean, hamar jokalarirekin geratu dira etxekoak, Sergio Gomezek gorria ikusi baitu epaileak jokaldia VAR-ean kontsultatu ostean (horia erakutsi dio hasiera batean). Azken jokaldian eta garaipena gurea zela zirudienean, Lucas Boyek, eskuinkada indartsu batekin, lehia berdindu du. Zorigaitza.
Lastima, donostiarrek hiru puntuak oso gertu zituzten eta. Kexatzeko astirik gabe, orain bai, hitzordu handian pentsatu beharra dago. Datorren larunbatean, Sevillan, Errege Kopako finala jokatuko dugu. Dena ematera. Aupa Real!
Fitxa teknikoa:
Real Sociedad: Remiro, Aramburu, Aritz (kap)(Aihen, min.86), Ćaleta-Car, Sergio Gómez, Turrientes, Soler, Brais Méndez (Take, min.54), Barrene (Guedes, min.46), Sučić (Beitia, min.86) eta Óskarsson (Marín, min.72).
Deportivo Alavés: Sivera, Ángel, Otto, Tenaglia, Parada, Blanco (kap), Guridi (Suárez, min.67)(Hidalgo, min.86), Ibáñez (Guevara, min.67), Rebbach, Ibrahim (Lucas Boyé, min.60) eta Toni Martínez.
Golak: 0-1: Ćaleta-Car (p.p.), min.3. 1-1: Sučić, min.14. 1-2: Ibrahim, min.24. 2-2: Turrientes, min.27. 3-2: Óskarsson, min.60. 3-3: Lucas Boyé, min.90+7.
Epailea: García Verdura. Txartel horia atera die etxeko Takeri eta kanpoko Rebbach eta Angel. Txartel gorri zuzena erakutsi dio etxeko Sergio Gomezi (min. 93).
Ikusle kopurua: 31.024 pertsona.
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin