KONTRATU BERRITZEAK

Luzerako gurekin

Gure motorra da, gure izateko arrazoia, eta nor garen harro sentiarazten gaituena. Zubietak pozak ematen dizkigu eta ematen jarraituko digu. Gaur gure harrobiko sei jokalarik gurekin pausoak ematen jarraituko dutela iragartzeko plazera dugu. Andoni Zubiaurrek, Jon Pachecok, Urko Gonzalez de Zaratek, Beñat Turrientesek, Ander Martinek eta Jon Ander Olasagastik kontratua berritu dute txuri urdinekin.

Andoni Zubiaurre (Ordizia, 1996) Real C taldean sartu zen eta zazpi urte daramatza klub txuri-urdinean. Bere kontratu berria 2023-24 denboraldiaren amaierara arte luzatuko da.

Jon Pacheco
(Elizondo, 2001) Infantil Txiki kategorian sartu zen Realean. Bederatzi urte daramatza talde gipuzkoarrean. 18 partida jokatu ditu lehen taldearekin eta 21 urtez azpiko internazionala da. 2026-27 denboraldiaren amaieran amaituko zaio kontratu berria.

Urko Gonzalez de Zarate (Gasteiz, 2001) kadete mailan sartu zen Realean. Sei urte daramatza klubean, bi partida jokatu ditu lehen taldearekin eta 21 urtez azpiko internazionala da.

Beñat Turrientes (Beasain, 2002) infantiletan hasi zen Realean eta Klubeko kategoria guztietatik igaro da. Zortzi urte daramatza Realean, hamahiru partida jokatu ditu lehen taldearekin eta 21 urtez azpiko internazionala da. 2026-27 denboraldiaren amaiera arte sinatu du.

Ander Martin (Donostia, 2000) jubenil mailan iritsi zen Realera 2018an. Lau urte daramatza bere hiriko klubean eta sei partida jokatu ditu jada lehen taldearekin. 2023-2024 denboraldiaren amaierara arte luzatu du bere harremana.

Jon Ander Olasagasti (Donostia, 2000) kadete adinean sartu zen Realean. Zortzi urte daramatza klubean eta dagoeneko bi partida jokatu ditu lehen taldearekin. Internazioanala ere bada, 21 urtez azpiko mailan, eta 2024-25 denboraldiaren amaierara arte sinatu du.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!