Martxan da 18-19 denboraldiko Reala. Oporren ostean, jokalariak lanera itzuli dira bi multzotan banatuta. Batzuk Policlinica Gipuzkoatik pasa diren bitartean, ohiko froga medikuak egiteko, besteak Zubietan izan dira lehenbiziko lan egunerako. Asteak ikusi gabe egonda, besarkadak ugari izan dira eta staff tekniko berria ezagutu dute jokalariek. Ondoren bai gimnasioan eta baita zelaian lan egin dute, beste zenbait froga fisikorekin. Horrela izan da udako prestakuntzako lehen lan eguna. Bihar talde bakoitzak gaur egin ez duen lana osatuko du.
Larunbatean izango da Zubietako ateak lehenbizikoz irekiko den eguna talde osoa elkarrekin egongo den lehen lan saiorako.