REALA ETA UDALETXEAREN ARTEKO HITZARMENA

Matigoxotegi eta Cesar Benito zelaien berrikuntza

Vídeo

Matigoxotegi eta Cesar Benito futbol zelaiak hurrengo hilabeteetan berrituko dira, Rea Sociedadek eta Donostiako Udalak lortutako akordioari esker. Donostiako alkate Eneko Goiak eta Real Sociedadeko presidente Jokin Aperribay-ek azaldu dute bi futbol zelai horiek berritzea ezinbestekoa dela bai hiriarentzat, baita harrobiko futbola eta 

emakumeen futbola garatzen jarraitzeko ere.

Eneko Goia alkateak eskertu du, hiriko erreferentziazko futbol taldeak izan duen jarrera, izan ere, une zail hauetan laguntza eskaini du bi futbol zelai garrantzitsu hauek berritzeko. Horri esker, bertan euren jarduera aurrera eramaten duten gizonezkoen zein emakumezkoen futbol klubek instalazio egokiagoak zango dituzte lanean

jarraitzeko.

Bestalde, Jokin Aperribay Realeko presidenteak erreforma horren garrantzia azpimarratu du. "Eskerrak eman nahi dizkiogu Donostiako Udalari erakutsitako laguntzagatik. Albiste bikaina da Donostiako kirolarentzat eta Gipuzkoako futbolarentzat, bai gizonezkoentzat, bai emakumezkoentzat. Realak kirola Gipuzkoako gizarte osora hurbiltzea du helburu, kirola kategoria eta adin desberdinetan egitea erraztuz. Albiste bikaina da gure gazteentzat ", esan du Aperribai-ek.

Matigoxotegi

Matigoxotegiko zelaia berritzeko egin beharreko lanak handiagoak izango dira. Zehatzago, belar artifiziala aldatuko da, izan ere, egoera kaxkarrean dago. Behin belarra kenduta zelaia ureztatzeko sistema guztiz aldatuko da, hau da, hodiak,

kainoiak, bonbak eta programadorea aldatuko dira, eta ur-biltegi bat egingo da. Halaber, azaleraren erregulartasuna konprobatuko da. Donostiako Udalaren kontratazio mahaiak lan horiek egiteko jasotako eskaintzak ireki

zituen lehengo astean. Obras y Pavimentos Especiales enpresa gelditu da lehen tokian esleipen prozesuan, eta beraz, kontratuaren esleipenduna izango da. Kontratuak 276.592 euroko kostua izango du. Lanak egiteko epea bi hilabetekoa izango da, behin kontratua sinatuta.

Cesar Benito

Bestalde, Cesar Benito futbol zelaia, hain zuzen ere, Intxaurdi K.Ek kudeatzen duen futbol zalaia, berrituko da eta helburua honakoa da: alde batetik, zoladura hobetzea, bereziki zelaiaren ipar ekialdean dagoen desnibela konpontzeko; eta bestetik, belar artifiziala aldatzea. Bi kasutan, hainbat laborategi-azterketa egingo dira kirol errendimenduaren mailak

bermatzeko, baita kirol jarduera maila kontuan hartuta jokalaria eta azaleraren arteko interakzioa ikusteko ere.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!