Urriaren 14an Realak Mendizorrotzan jokatuko du, 18:30ean. Deportivo Alavesek 387 sarrera eman dizkio guztira klub txuri-urdinari, Vitoria-Gasteizko partidarako. Sarrerek 25 euroko prezioa edukiko dute guztiek, pasa den urtean talde aurkariaren jarraitzaileen sarreren prezioa merkatzeko asmoarekin Realak, Alavesek eta Osasunak hori adostu zuten eta.
Sarrerak honela banatu dira: 108 sarrera gure bazkideentzat, gure webgunearen bitartez; 91 sarrera lagunarteentzat; 80 sarrera klubaren konpromisoentzat eta 108 sarrera Halcon Viajesentzat. Azken horiek ere bazkideentzat izango dira.
Gure webgunearen bitartez salduko diren 108 sarrerak eskuratzeko -bazkideek
baino ezingo dituzte sarrera horiek eskuratu- gaur hasi eta urriaren 9ra arte
eskatu beharko dira (informazio gehiago edukitzeko, galdetegian begiratu).
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin