IKUS-ENTZUNEZKO EDUKIAREN URREZKO PLAKA

Milioi bat Youtuben!

Realak sare sozialetan hazten jarraitzen du. Asteburu honetan milioi bat harpidedun baino gehiago lortu ditu Youtuben, ikus-entzunezko kanal nagusian. Laster jasoko du klub txuri urdinak zenbaki biribil horretara iristen direnei sare sozial honek oparitzen dien urrezko plaka. Sari horrek berretsi egiten du klubak bideo formatuko edukiak indartzeko eta jarraitzaileengana gehiago hurbiltzeko ezarritako bidea.

Bosgarren LaLigako rankinean

Youtubeko goranzko ibilbide hori plataforma horrek gehien baloratzen dituen hiru metriketan islatzen da. Reala LaLigako bosgarren kluba da harpidedunei eta interakzioei dagokienez (engagement), eta zazpigarrena da bideo-bistaratzeei dagokienez.

Insideek, gure taldeen highlightek, erronkek, erreportajeek, elkarrizketek eta azken denboraldi honetan sustatu diren beste berritasun batzuek, gainera, hazkunde handia izan dute bideo laburraren kontzeptuan (shorts), gero eta ezagunagoa baita formatu hori, TikTok eta Instagram Reels bideoen antzekoa.

23'3 milioi baino gehiago sare sozialetan

Abenduaren amaieran, Realak 20 milioi followerren muga gainditu zuen, RRSSko kontu guztien baturan (gaur egun, zehazki, 23.357.170 du). Urte eta erdian, 2024ko udatik negura, jarraitzaile kopurua bikoiztu egin zen, 10 milioitik 20 milioira pasatuz, eta 2025eko lehen herenean goranzko joerak jarraitu egin du.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!