RAUL NAVAS ETA SANDRO RAMIREZ DONOSTIAKO AQUARIUMEAN

Murgialdi txuri-urdina

Vídeo

Atzo arratsaldean Raul Navas eta Sandro Ramirezek futboleko botak alde batera utzi zituzten tarte batean eta urpeko trajea jarri zuten esperientzia ederra bizitzeko Donostiako Aquariumean. bi futbolariak, Aquariumeko profesionalekin lagunduta, bertako tanque handian urperatu ziren sentsazio berriez beteriko arratsaldean.

Aquariuma eta Real Sociedad Fundazioaren arteko akordioari esker, jokalari txuri-urdinak urpean egon ziren zazpi mila arraiez inguratuta, horien artean hainbat marrazo zeudela. Ordu laurdenean zehar, Ozeanarioaren leku guztietatik pasa ziren, baita 360 graduko tunel ikusgarria ere.

Arratsalde polita izan zen Donostiako Aquariumean, nahitaezko geldialdia hiriko bisitari guztientzat. Aste Santuan zehar goizeko hamarretatik arratsaldeko zortziak arte egongo da zabalik.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!