DENBORALDIKO JOKALARI ONENA

MVPko zure gol gogokoena?

Vídeo

Gure webguneko erabiltzaileek Alexander Isak aukeratu dute 2020-21 denboraldiko jokalaririk onena bezala. Gainontzeko taldekideek bezala, aurrelari txuri urdinak urte bikaina egin du Europako pasaportea lortzeko, eta BM Supermerkatuek babestutako MVP saria irabazi du. Beheko lerroetan behin betiko rankinga uzten dizugu.

ZOZKETA: Isaken zure golik gogokoena bozkatu eta lor ezazu bere kamiseta

Aurrelari suediarrak 20-21 denboraldian egindako 17 golen bilduma uzten dizugu goiburuko bideoan. Sar zaitez gure youtubeko kanalean, harpidetu zaitez eta utz iezaguzu zure iritzia: zer gol gustatu zaizu gehien, edertasunagatik edo garrantziagatik? Ostirala, ekainak 4, baino lehen parte hartzen duten guztien artean Isaken RS Comic kamiseta bat eta BM Supermerkatuak enpresaren erosketa txartela (100 euro) zozketatuko ditugu.

Oinarri arautzaileak

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!